Bi disko kaleratu zituen Eizmendik. Lehenengoa 1977an, ondorengo izenburuarekin: 'Gureak ez diren kale isilen bi milagarren samina'. Madrilen grabatu zuen. Disko honetakoak dira bere kantarik ezagunenak: 'Ene maitea nauzu', 'Larra erdian' edo 'Gure jakintsuak'.
Bigarren diskoak, 'Zaldi erratu hatsa' izena du, 1980an argitaratua. Disko hau, 'Errobi' taldeko jendearekin burutu zuen. Honako hau, Euskal Herrian grabatu zuen.
Ez zuen beste diskorik grabatu. Kantagintza utzi zuen, eta gaur egun oso tarteka kantatzen du, omenaldietan eta horrelakoetan.
Afarian parte hartu nahi duen orok, dei dezala Andoaingo Batzokira 943.59.26.01, edo 605.75.69.24 telefono-zenbakira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario