Bertso paper antolaketa

Andoaingo Euzko Alderdi Jeltzaleak bertso paper txapelketa antolatu du

Andoaingo Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere mendeurrena ospatzeko ekitaldien barne, bertso paper txapelketa bat antolatuko du. Edonork parte har dezake, eta gaia eta neurria librea izateaz gain parte hartzaileak nahi adina bertso bidal ditzake. Lanek originalak, argitaratu gabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak beharko dute izan.

Lehiaketak hiru maila izango ditu: lehenengoa, 0-12 urte artekoena (gutxienez 2 bertso aurkeztu beharko dituzte); 13-18 urte artekoena (gutxienez 4 bertso) eta 18 urtetik gorakoena (gutxienez 6 bertso).

Irabazleek txapela, oroigarria eta 2007ko bertso txapelketako finalerako 2 sarrera saria dute; bigarrenarentzat, oroigarria, 2007ko bertso txapelketako final erdietarako 2 sarrera, eta hirugarrenarentzat, oroigarria eta 2007ko Bertso txapelketako final laurdenetarako 2 sarrera. Sariak, Irailaren 15ean Andoaingo Batzokia Elkartean ospatuko den bertso afariaren atarian banatuko dira.

Partaide guztien artean, 2007ko txapelketarako lehen faserako 20 sarrera (10 bikoitz) zozketatuko dira. Lehen bi mailetako lanak, bakoitzak bere ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu beharko ditu. Hirugarren mailako lanak ondorengo helbidera bidali: beharko da: Andoaingo Batzokia,Kaletxiki 2-4.20.140 Andoain.

Lan bakoitzeko bi ale aurkeztu behar dira, ekainaren 20a baino lehen. Izengoitiz sinatuko dira eta aparteko gutunazal itxi batean, egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak jarriko dira. Gutunazalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da. Lehiaketaren epaimahaia Pello Esnal, Aitor Mendiluze eta Jose Manuel Oiartzabal izango dira.

No hay comentarios: