Hori dela medio, Mutrikuko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu. Denbora tarte honetan aurrikusita zeuden aktibitate guztiak ( Kirol, kultural...) suspenditu egingo dira; hauen artean, gaur, 22:30etan aurrikusita zegoen Bertso jaialdia eta bihar, igandean, Kalbaixoko X. Artzain Txakur lehiaketa eta IV. Mendi Bizikleta Martxa.
Honekin batera, Udalak herritar guztiei jakinarazten dizue gaur hasi eta astelehenera arte udaletxean sinadura liburua jarriko dela nahi duten guztiek doluminak agertzeko aukera izan dezaten. Ordutegia:
Larunbata, Irailak 8, 21:00ak arte.
Igandea, irailak 9: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00
Astelehena, irailak 10: 8:00-15:00
MUTRIKUKO UDALA OSATZEN DUGUN GIZA- TALDEAREN IZENEAN, GURE DOLUMINIK ZINTZOENA FAMILIA OSOARI
1 comentario:
Goian Bego Estanis
Publicar un comentario