Gaur jaia!

Bagera!
gu ere bai!
gu beti pozez, beti alai!

Sebastian bat bada zeruan
Donosti bat bakarra munduan
hura da santua ta hau da herria
horra zer den gure Donostia!

Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dihoaz
Joxemari!

Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei oihu egitera gatoz
pozaldiz!
Inauteriak datoz!

Bagera!
gu ere bai
gu beti pozez, beti alai!

1 comentario:

irune dijo...

Guztiz atsegina gertatzen zait niri Donostiako eguna. Gustura jotzen dut tanborra. Ilusioz begiratzen ditut umeen aurpegiak desfilatzen. baina amorru bizia ematen dit Konstituzio enparantza ikustea, bai han bertantxe, bai telebistan, dena pankartaz josia guztia erabat politizatuz marka beti berdinarekin. Kalea beraiena al d? Nik beste urtetarako debekatu egingo nituen pankartak, "Herriko Taberna" zikin bat dirudi. Festarekin zerikusi duen "Herriko" mehatxagarri bat.