La Yenka
Edo "La Conga de Jalisco" izan daiteke. Abesti hau Gipuzko webgunean dago eta oso interesgarria da.
YENKA
Carlos Ormazabal
Eusko Alkartasunak bukatu du bitxilorea urriultzen.
Bukatu da, EA, EAJrekin elkarkidetzan joan edo ez erabakiko zuen ezohiko Biltzarra, botu alde handiarekin bakarrik joango direla erabaki dute, hain zuzen ere, bere garaian Zuzendaritza Nazionalak adierazi bezala.
Ez dago ezer esatekorik, Eusko Alkartasunari berari, bere jarraitzaileei edo bere kongresuetan dagokion gehiengoaren erabakia izaki.
Oso polita izan zen iraun zuen bitartean. Baina, zein polita den esatea, bik nahi ez dutena ez duela batek lortzen. EAren aukera honek azken erabakia hartu du, aspaldion bila zebilen tokia aurkitu duelarik, nonbait; 1999tik bila zebilen eta ezin uka dezakegu elkarkidetza horrek zer nolako mesedea egin dion Lurralde honi, eredu gai izan baita zentraltasunari eta ardatz egituraketari dagokionean.
Oraindik ez da denbora asko, 2003ko hauteskundeetaz ari natzaizue, EAk bakarrik joateko asmoa erakutsi zuela, nahiz eta elkarkidetzan joateko erabakia azken mementuan ailegatu zen. Agian, guztiz beharrezkoa da, bakoitzak zein leku betetzen duen jakitea eta botua ematen diotenak zenbat diren jakitea.
Mandazainak gara eta bidean elkar ikusiko dugu. Irekita geratuko dira, suposatzen da, hauteskunde ondorengo itun edo paktuak, nahiz eta asteburu honetako erabakiak berak zailagoak egiten ditu udal batzuetarako hautagaien zerrendak, elkarkidetzan joanda zailak zirela osatzerakoan kontutan izanik. Arrazoia, Errazti lehendakariak esandakoak galarazi egiten baitu, izenaren erabilera dela eta.. “ ez dugu salbuespenik onartuko, estrategia nazionala baita”.
EAk, jadanik, iragaite bidea alboratu egin du edo bestela esanda, erdirantzakoa dena, eta bat-batean ezkerreko beste alderdiekin lehian sartzen da, esaterako, PSE, Batasuna (izen ezberdinekin, azkenik aurkez badaiteke, nahiz eta esanguratsua izan HAIKA-SEGI-JARRAI legez kanpo uztea) Aralar eta Ezker Batuak, Konstituzionalistak-Estatutistak, Abertzaleak, Federalistak…. Egia esateko, bakoitzak nahi duena aukera dezake eta hauxe baita gure Legebiltzar sistima konplexu honetan falta ez dena.
Esan beharra dago, aurre-kanpainan gaudela eta bakoitzak dagokion esparrua gorde nahi duela besteekiko. Sozialistak, Sozialdemokratak, Komunistak, Erdikoak (ezker aldera nahi eskuin aldra jotzen dutenak), Eskuinekoak, Ultra Eskuinekoak …
Gaur egun zer da ezkerra eta zer eskuina?. Ezberdintasunik egon badago eta gehiago kudeaketa erantzukizunik badago.
Hortxe daude erakusgarri, adibide bat zein bi.
Eta Batzar Nagusiek onartu berri duten Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergarekiko (PFEZ) eztabaidan, Gipuzkoako sozialisten bozeramaleak esan du EAJ eskuineko alderdia dela, beren ezezko botua zuritzeko, gizartearen aurka dagoena delako, Foru Araudiari dagokionean. Bere kide bizkaitar eta arabarrek honako botuak eman dituzte: Araudi Bizkaitarrari dagokionean, aldekoa, eta Arabarrari dagokionean berriz, abstentzioa. Edukiari dagokionean Foru Araudi berbera. Honen guztiaren irakurketa egin ondoren, hauxe litzateke ondorioa: euskal sozialisten artean, egon badaude sozialista eskuindarra (Bizkaian baietzaren aldekoak), baita ezkertiarrak ere (Gipuzkoan ezetza eman dutenak) eta azkenik erdikoak (Araban abstentzioaren aldekoak).
Edo oinarrizko errentari dagokionean, espainiar estatuan, sozialistak buru direnean hain zuzen, oposizioa da, aipaturiko errenta, Gutxieneko Soldatarekin parekatu nahi duena, gobernuaren eta bera sustengatzen duen Alderdi Sozialistaren aurka eta Euskadin berriz, sozialistak beraiek dira berdinketa hori eskatzen dutenak.
Beraz, oso zaila da, alderdi berberak, gai berberaren aurrean dituen iritzi ezberdinak ulertzea.
Zera izango da, gobernuaren erantzukizunek errealitate bat inposatu nahi izatea, hau da, politika erreala, hiritarrek eskatzen dutena, ez politika nahasia, baizik eta benetako beharrei erantzuten dien politika finkatu eta zuzendua, gaurkotasunari hain zuzen aurre egiten diona, nolabaiteko ondorengo beharrei aurre hartu nahi diena. Azken finean, errazena, demagogia egitea da edo sistematikoki ezetz esata: bestea da, gobernuan dagoena, bera da frogaren pisua duena.
Beraz, kontuan hartu zer datorkigun gainera. Ea nor den aukera anitz horien artean ezkerrerago dagoena eta beraien artean zein abertzaleena. Edo ea ikusten hasten garen hauteskundeen ondorengo elkarkidetza, ohikoena edo ez hain ohikoena. Honen adibide da, duela gutxi Eusko legebiltzarrean “ezkerreko” alderdiek, hutsik dauden etxebizitzei ezarriko zaizkien zigorrei buruz hartutako akordioa. Gai honi, benetan esanguratsua izaki, beste egun batean ekingo diogu.
EAJ kokatu dute jada eskuin alderdia bezala, berak garaturiko eredua adibide aipagarritzat eta eredugarritzat non nahi hartu denean.
Ez al dira politika aurrerakoiak EAJk berak edo honen laguntzari esker bultzatu direnak?Ez al dira politika aurrerakoiak Giza Zerbitzuetako gaiak punta-puntan jartzea lortzea?. Nahikoa da esatea, oposizioaren kritikak azpiegituretara mugatzen direla.
Bukatzeko. Abesti bat datorkit burura eta ez udakoa, hauteskundeen aurrekoa baizik eta oso esanguratsua gainera, hau da: ezkerra, ezkerra, eskuina eskuina, aurrera atzera, bat, bi, hiru!
Yenka deitzen genion. Bere leloari hauxe gehitu beharko genioke, ezker gehiago eta eskuinen bat kendu…! Egoera sozio-politikoarekin ados egoteko. Hori bai! Batzuen arabera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario