Azken-azken helburuak eta jarrera mugigaitzak Uriarte apezpikuaren agirian
Euskal Herriko komunikabide gehienetan argitaratu da, gaur, Uriarte apezpikuak gabon aurre honetan lau haizetara zabaldu duen agiria. Ohi bezala, agiri orekatua da Uriarterena. Sakona eta ondo landua. Gure apezpikuak badaki, jakin ere, indarkeriari bukaera emateko negoziazioak zernolakoak diren. 1998ko su-etena hurbil-hurbiletik ezagutu zuen. Eta oraingo honetan, beste hartan izan zuen protagonismoa ez badu ere, ez dabil urrunegi. Joseba Segura apez bizkaitarra bere hurbileko laguna da oso. Eta horrekin, dena esanda gelditzen da.
Bere agirian, elkarrizketan dabiltzanak agertu beharko luketen jarrera aipatzen da. Akordioa eta bakea posible egiteko agertu beharko luketen jarrera, alegia.
Apezpikuak esaten du, solaskideek, "azken-azkeneko helburuei" edota "jarrera zurrunegiei" eusten dietela maiz, eta horrek, elkarrizketa zapuztu ohi duela. Jakina, bakoitzak bereari eusten badio, inork amore ematen ez badu, ezinezkoak gertatzen baitira hurbilketa eta adostasuna. Eta egoera blokeatu egiten da. Uriarteren iritziz, blokeoa askatzeko bide bakarra, "nahiak inaustea", eta "jarrerak malgutzea edo biguntzea" da. Mezu argia oso. Entzun eta ulertu nahi duenarentzat, behintzat.
Agiri garrantzitsu honen aurrean, Kristiñauak, eta kristiñau izateaz gainera, euskal aberrian sinestu eta Uriarte azpezpikuarengan uste ona daukagunok, ezinbestekoa degu hausnarketa: Zertan eta nola inaustu behar ditugu gure abertzale nahiak? Zertan eta nola malgutu eta bigundu behar ditugu gure jarrerak? Hona hemen galderak. Bakoitzak, bere senetik erantzun beharko lituzken galderak
1 comentario:
Iragan larunbateko EL MUNDO egunkarian, erantzun ederra ematen zidan Isabel San Sebastianek "La Paz de los equidistantes" izeneko artikuloan. Erdiguneko puntua aurkitzea, bere iritziz, zera litzateke: "Que el Estado de Derecho abdique de su deber para que los chicos de la gasolina se comporten. Que el interlocutor/asesino y el interlocutor/demócrata sean medidos por el mismo rasero. Que quienes lloran a un muerto de un tiro en la nuca se hermanen con quienes visitan en la cárcel al pistolero que le voló la cabeza". Artikuloaren bukaeran, San Sebastianek, Ordoñezek Setieni egin omen zion galdera hau zuzentzen dio Uriarte apezpikuari: "Monseñor: Usted cree en Dios".
Ederrak ikusteko jaioak gaituk!
Publicar un comentario