Etxebizitzaren jabetza
Carlos Ormazabalek idatzi du artikulu hau. Gipuzko webgunean dago.
Eusko Legebiltzarra bideratzen hasi berri den aurreproiektu-legeak, hutsik dauden etxebizitzei eguneko 9 eta 12 €ko isuna jartzeko bidean dagoenak, etxebizitzarekiko arazoari dagokion Pandoraren Kutxa ireki du jadanik.
Etxebizitza, konstituzionalki ezarririko eskubide bat bada ere, nahiz eta oraindik zein mailatan aztertzeke dagoen (Jabetzan, alokairuan...), Jabetza pribatuerekiko eskubidea, zapaldu ezin den “marra gori” bat omen da, gobernu sozialistako hainbat burukideren esanetan, hau da, Ekonomia eta Ondasun Ministraria, Solbes Jauna eta arlo honetako Estatuko Idazkaria den Ocaña Jaunarenetan, biak sozialistak, zalantzarik balego ere.
Badirudi, batzuen eskubideak, besteenak amaitzen direnean hasten direla gogorarazi nahi digutela.
Etxebizitzarena, hau bereganatzea, gure gizartearen arazorik garrantzitsuena da. Baina, gure gizartean, etxebizitzaren jabetasuna guztiz uztartuta dagoen gai bat da, eta beraz, ez da arazoa konpontzeko baliagarri izango den gaia. Oraindik oso gutxi dira alokatzeko jartzen diren etxebizitza eraikuntzak. Ez da erraza esplikatzea etxebizitza baten alokairuarengandik ordaindu beharrekoa baino zer edo zer, edo asko, gehiago ordaintzeagatik etxebizitza baten jabe izan gaitezkeela, alokairuan hartutako etxebizitzarekin inoiz gertatuko ez de bezala.
Eraikuntza berriari dagokionez mota ezberdinetakoak ditugu, libreak, salneurri finkokoak, babes ofizialekoak eta, eraikitzen badira behintzat, alokairuan egongo direnak; guztiok dakigu sustapen libreko etxebizitzek (merkatuak finkatzen du azken salneurria) babes ofizialekoak finantzatzen dituztela.
Hasierako abiapuntua, Babestutako Etxebizitzetarako eskubidea izan dezaketen eta ez dezaketenen artekoa, irabazi kopuruari dagokionez, oso txikia izan daiteke, baina, Babestutako Etxebizitzak lortzeko eskubiderik ez duenak, badaki bi modutan laguntzen dioela etxebizitza hauen eraikuntzari: etxebizitza libreagatik ordaintzen duen dirutzarekin eta ordaintzen dituen zergen bidez, administraritza librea bideko, babes ofizialetakora baitoa kopuru hau. Jabegoan hartzen duenari lelo aurpegia geratzen zaio, ze Jainkoak jakin noiz arte egon beharko duen bere hipoteka ordaintzen, BOko etxebizitza egokitu zaion beste batek egin ditzakeen makina bat gauza eskuratu ezinik geratuko delarik. Azken honek ere, zozketa pila itxaron beharko du bat egokitu arte eta bat egokitzen bazaio; baina honetara mugatu da gaia: loteria garbia da, batzuei egokitzen zaiena, miseria gorritik aberats izatera pasatzen direlarik etxebizitza baten jabe baitira hainbat urtetan. Hori bai, zozketa baten ondorioz.
Egia da ezin izango duela beste etxebizitza baten jabe izan, BOkoaren eskubidea galduko lukeelako. Izugarrizko zorretan sartu den horrek eta egoera horretan urte luzez bizi beharko duen horrek, ezin izango du bere etxebizitzaz nahi duena egin, bere mugen ondorioz, politikoki “aurrerakoi” esaten zaien horien ekimenak aurrera egiten badu behintzat.
Azken bolada honetan, herri txikietan batik bat, indarrean daude salneurri finkoko etxebizitzak, prezio onekoak, ia edozeinen esku daudenak. Eta nahiz ete onarpen ona izan, oraindik badituzte oztopoak herriz aldatu nahi ez dutenen artean. Beste arazo bat jabegoan etxebizitza izatea nahi dutenentzat.
Ez dago eskubiderik zerga berri honek, hutsik dauden etxebizitzei eragingo dienak, etxebizitza jabegoei alokairuan ez jartzearren arrazoiei benetako arazoari ez heltzea: alokairuan dituzten kontratuen %50ak hauzitegietan amaitzen dute arrazoi ezberdinengatik eta zordun bat etxetik atera ahal izateko, bataz besteko denbora 18 hilabetekoa da. Honek ez ote du atzera eragiten hutsik dauden etxebizitzak alokairuan emateko orduan?
Orain arte, konzeptu berri batean egin behar dugu aurrera “erabiltzen duanak, ordaindu egin beharko du”. Asmo honekin erabiltzen ez duenak ere bai. Gauza zera da, azken finean, ordaintzea.
Zigortu egin nahi da etxebizitza bat jabegoan lortu nahi duena, bere jubilazioa “konpondu” nahi duena, edo etxebizitza, bere seme-alabei utzi nahi diena edo berarekin, gura duena egin nahi duena. Inork ez du azalpenik eskatzen, inork ez du zigortzen bere aurrezkiak ondoen iruditu zaion moduan gastatu dituena. Ezta bere aurrezkiak Pentsio Planetan (eta gainera deduzitu egiten du) erabiltzen dituena edo “matildeetan” (akzioetan diot, lehen honela zeritzen Telefonikakoei) inbertitzen dituena.
Arriskatzen duena, espekulatzen duena, zigortzeko modurik badago (Ondare gehiketak PFEZean) bere aktiboa saltzen duenean. Etxebizitzan inbertitzen duena –arriskatu ere egiten du- askoz gehiago zigortzen da beraren jabe den bitartean: Balio Katrastalari dagozkion sarrerekiko oinarriekiko, IBIa eta Patrimonioarekiko gehiketetan, hala balegokio (hemen indarrean dagoen zerga, Europar Batasunean honela gertatzen ez bada ere, eta gainera eguneratu gabeko tauletan, horrelaxe, jabea gehiago zigortzen da). Jabea nahiko zigortuta dago, zer esanik ez gastuei dagokienean, gutxi izan arren, argia, telefonoa, ura, zaborrak......minimoak besterik ez bada.
Baina, zer da etxebizitza hutsa?. Ez dakigu. Ez dago honi dagokion definizio juridikorik.
Nork esan diezaguke zer egin behar dugun edo ez geure aurrezkiekin, lortzea hainbat kostatu zaizkigunak, beste gauzaren batzuk alboratu ditugulako?
Etxebizitzaren prezioa, eraiki berria denak, eta bigarren eskuko prezioa ezartzen duena, %30ean gainbaloratua dago. Eta arlo askok inziditzen du honetan, eta gainera, aztertu egin beharko genituzke eta bakoitza berera egokitu beharko genuke, hau da: lur-zoruaren jabeengandik hasita, eraikuntzak egiten dituztenekin, eta ondoren udalekin jarraituz (eraikuntza zergak eta aprobetxamendu urbanistikoa), berauek baitira Babes Ofizialeko portzentaia ezartzen dutenak, honen ondorioz ezartzen baitira etxebizitza libreak, edo zergatik ez esan, Diputazio berak (bereziki, betiko etxebizitza hartzean beherapenak izan ditzakegula aipatu baitute, ez bereziki lehenengo etxebizitza, hau izango bailitzateke lagundu beharrekoa) eta askoz gehiago, etxebizitzarekin espekulazioa lortu nahi dutenak.
Baina, zer esan, eskua sartzeko askotxo dira. Errazena, ahulena zapaltzea da, behar den mementuan berea ordaindu duena, aurreko guztiaren emaitza azken finean: etxebizitzaren prezioa.
Etxebizitza politika eraginkorra, etxebizitza legearen bultzaketa neutroa bultzatzea den heinean hasten da: lehenengoa ez den etxebizitzari dagozkion beherapenetan oinarrituta egoteagatik, beherapenik ez lortzea da lehenengoa, alde batetik zergak eta udalei dagokien berekiko aprobetxamendua, bestela esanda, etxebizitza eraikitzen dutenen edo lur-jabeen onurak .... eta, BOko etxebizitza errentak berrinbertitu.
Bestela, kromoak aldatuko ditugu. Etxebizitzen jabe direnek beren seme-alabei emago dizkiete berauek eta estatistiketan agertu egingo dira pertsona bakarreko familia ugari. Ezin esango du seme-alabek etxetik alde egitea ezinezkoa dela: denak izango dira etxetik joanak eta baita adingabekoak izan arren ere. Familia eredua aldatu egingo da etxebizitzen alokairuari irtenbiderik eman gabe.
Azken aldi honetan, progresistek esandakoa zalantzan jar dezake orain arte gure bandera izan diren hainbat gauza: lana zigortu egiten da (oinarrizko errenta SMIra egokitzean zigortu egiten da lana egiten duenari, hobe da etxean egon zortzi orduz lantokira joatea baino -garraiobidea ordaindu behar dela kontuan izanik- inbertsioa ere bai (garestiago ateratzen da etxebizitza bat hutsik izatea, ordaindu behar duzulako, lagunekin sarri afaltzea joatea baino) edo aurreztea (gure gizartean gaizki ikusita baitago ehuneko finko bat ordaintzea aurreztutakoaren interesagatik, beste garai batean, altuagoak zirenean, zenbait jubilatuek horri esker bizi baitziren...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario