GBBko prentsa oharra

Otsailak 19an Cadena SERek EAJ-PNVko Gipuzkoako Diputatu nagusirako hautagaia den Jon Jauregiri zerga irregulartasunak leporatuz azaldutako informazioren inguruan, Gipuzkoako EAJ-PNVren lurralde exekutibak hurrengoa adierazi nahi du:

1. Jon Jauregiren aurka argitaratutako salaketak gezurrak direla. Albiste honen esanahi maltzurretik haratago, zalantzaz kanpo dago Gipuzkoako foru aldundiak zehaztasunez ezagutzen duela Jon Jauregi eta bere familiaren ondare guztia eta ogasun sailari ez zaiola zergaren inguruko inongo daturik ezkutatu.

2. Are gehiago, exekutiba hau jakitun da, Jon Jauregik berak gaur agertutako gai honen inguruko beste zurrumurru batzuen aurrean eta bere zerga-betebeharrak dagokion moduan bete dituela frogatzeko, Gipuzkoako Foru Ogasunari idatziz zuzendu zitzaiola bere PFEZko aitorpenak azter ditzan eskatuz.

3. Exekutiba honek bere gaitzespenik sendoena adierazi nahi du komunikabide batek Jon Jauregiren datu konfidentzialak jakinarazi dituelako, era normal batean lortu ez daitezkeenak, hau da, Jon Jauregiren soldata eta azken urteetako zerga-betebeharren edukiak jakinarazi dituelako. Komunikabide baten eskutik datu hauen erabilera, legalki izan ditzakeen arduretaz haratago, komunikabidearen etika eza eta herrialde demokratikoetan guztiz onartezina den intentzio politikoa agerian utzi du.

4. Guzti honekin, Exekutiba honek jakinarazi nahi du, SER IRRATI KATEARI Jon Jauregiri egozten zaizkion faltsukeriak ezeztatu ditzan eskatzen diola eta erabilitako datuen sorrera azaldu dezala. Era berean, iragartzen dugu, eskakizun honek erantzuna jaso ezean, berehala, Jon Jauregiren ohorea defendatzeko beharrezkoak diren ekintza judizialak aurrera eramateko prest gaudela.

5. Amaitzeko, exekutiba honek jakinarazi nahi du mota honetako ekintza maltzur eta faltsuak ez dutela gipuzkoako jelkide eta jeltzaleek Jon Jauregirekiko eta bere egitasmo politikoarekiko duten laguntasun zintzo eta leiala oztopatuko.

GIPUZKO BURU BATZARRA

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Ez zait gustatzen komunikatua. Baina zerbaitekin ez nagoela ados azpimarratu beharko banu, 5. puntua aipatuko nuke. Puntu honek esaten du mota honetako ekintzak "ez dutela gipuzkoako jelkide eta jeltzaleek Jon Jauregirekiko eta bere egitasmo politikoarekiko duten laguntasun zintzo eta leiala oztopatuko". Ez nago ados. Salaketa horiek frogatzen baldin badira, ez zalantzarik eduki, gipuzkoako jelkide eta jeltzale asko eta askoren laguntasun leiala galduko du Jauregik.

irune dijo...

Den dena argitu...eta bestela etxera!!

igeldo dijo...

Joseba, por favor!! Aclaro todo ésto. Es insoportable. Confío en tí. Quiero creer que todo es mentira. Arren!!!