Eskerrik asko, Estanis

Joseba Antxustegi Noticias de Gipuzkoan

Pasadan irailak 7an joan zara Estanis, gorputzez joan zara baina gure bihotzean eta buruetan beti izango zara. Alkate izan aurretik irakaslea izan zinen eta irakasle on guztiak bezala, asko erakutsi diguzu, bizi-tzan sortzen diren ezbeharrei aurre egiten eta bizitzari irribarre batekin begiratzen. Zure bizitzako azken urteetan alkate izatea tokatu zaizu, zuk hainbeste maite zenuen herriko alkatea.

Egun gogorrak bizi izan dituzu eta egun atsegin eta pozgarriak, baina beti mantendu izan duzu zure herritarrei laguntzeko kemena eta indarra, izan ere alkate izateaz aparte, pertsona izan zara. Mutrikuar peto petoa, lanari beldurrik ez, musikari zenion maitasuna agerian gera-tzen zen Itoitzeko kide bezala edo udal musika bandako kide, lagunekin eguneroko osteratxoa txikiteo moduan... beti lagun eta familiatik gertu.

Eztabaida eta elkarrizketa ugari mantendu izan ditugu, baina beti heldu izan gara adostasunetara. Herritarrok zure poztasuna eta alaitasuna sentitu dugu, baina batez ere zure hurbiltasuna. Zure familiak, Alderdiak, Mutrikuko herriak eta herritarrok hutsune handia sentituko dugu. Azken egunetan gure pentsamenduetan egon zaren Estanis, hitz hauek hainbeste mutrikuar eta lagunen agur bezala balio dezatela. Eskerrik asko, Estanis.

No hay comentarios: