ETA=Herritarrak? Euskaldunok ez dugu ETA nahi!

EGIko Aberri Batzordeko kideak

Egun Euskal Herriak bizi duen noraeza politikoa dela eta, gizartea orokorrean eta gazteok batik bat, Euskal Herri aske bat ikusteko itxaropena galtzeko zorian gaudela ezin uka daiteke. ETAk, beste behin agenda politikoan bere ekarpena egitera dator, "frente guztiak" irekiz, hots, bai espainiar militarrak zein euskal hiritarrok aukeratu ditugun zinegotziak, legebiltzarkideak... mehatxupean bizi daitezen indarkeriaren garai iluna irekiz. Argipen garaiak direla argi dago, ETAk bere akatsak - horrela kalifikatu badaiteke T-4 ko bi erailketak - onartzeko gaitasunik ez du; are gutxiago, indarkeriaren erabilpenera bueltatzeak, ETAren ahultasunaren adierazle garbia da.

Erailketak, mehatxuak, xantai ekonomikoan jarduteko ez baita ausarta izan behar, koldarra baino; Euskal Herriak nahi duen bakea eta askatasunaren alde lan egiteko, oztopo guztien gainetik bakea eta askatasunaren alde lan egin behar da era arduratsu batean, Euzkadin demokrazian eta askatasunean bizi nahi dugunok, ETAkideak baino gehiago garelako eta ulergaitza izateaz gain, onartezina da ETAk bere militanteen eskubideak euskal gizartearen eskubideen gainetik jartzea. Zeinen askatasun eta demokraziaren alde lan egiten dute?

Gobernuak eta EAJk dira, ETAren aburuz, arduradun nagusiak prozesua eteteaz gain beraien jarduera gaitzesgarrira bueltatzeko. Prozesua, arrazoi askorengatik eten daiteke, baina ez dago euskaldunik, alde batera bakarrik etetearen ardurak zuzentzen dituenik edo xantai ekonomikoa, kale borroka, mehatxuak eta T-4ko bi erailketak - ekintza terrorista definizioz - prozesurako aurrerapausoak izan dira? Zeinen alde ari da ETA lanean? Nork ikusi du bere diskurtsoa guztiz babestuta ETAren komunikatu honekin?

Azpimarragarria izan da, komunikatua idatzi duen ETAko militantea, hiritarron antzemateak eurenak lez adieraztea, hau da, "herritarrok demokrazia eza pairatzen dugu" aipatzen da komunikatuan, eta egia da herritarrok ez ditugu babesten inolako indarkeriaren adierazpenik, datorren eskutik datorrela; kontua zera da, ETAk erakunde armatu gisa adierazpenak egiteaz gain, euskal gizartearen izenean adierazpenak egiten ditu eta lehenengo pertsonan gainera; hori gutxi balitz, etorkizuna euren eskuetan dagoela esaten dute. Hau, ETAk bizi duen errealitatearekiko deskonexioaren adierazle garbia da. ETA=Herritarrak? Euskaldunok ez dugu ETA nahi!

Asko gara Euskal Herriaren burujabetasunaren alde eta noski bakearen alde lan egiten dugunok, eta gure sakrifizio pertsonala, idei, pentsamendu, ekarpen eta kasu honetan luma eta papera dira gure armak. Askatasunaren belaunaldia gara eta ez dugu onartuko, indarkeriaren banderapean datozenen gidaritza. Prozesua etenda dago, baina euskal gizartearen borondateak eutsiko dio, bakea eta demokraziaren bidetik Euskal Herria bere subiranotasuna lor dezan. Ez gaituzte kikilduko! Ez gaituzte geldituko! Euskal gizarteak du hitza eta ez aberria maite ez duten ETAko hauek!

Gora Euzkadi askatuta!

Eder Sanchez, Miren Saratxaga, Ion Gambra, Kerman Orbegozo, Iñaki Zunzundegi, Iñaki Ozamiz, Gorka Retolaza, Izaskun Etxebarria, Eneko Zarraoa, Aketza Ajuriagogeaskoa, Nekane Alonso, Mikel Urkiaga eta Irkus Ansotegi

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Alguien,como Eneko Zarraoa,me puede explicar por que este comunicado esta en la página del GBB y no de EGI.

Anónimo dijo...

otros egis: mientes. El comunicado de egi está tanto en la página del gipuzko como en la página del propio egi, desde hace varios días. ¿por qué mientes?

Anónimo dijo...

¿Y por que se dirige solo a Eneko?

Anónimo dijo...

Lo que es muy significativo es que la noticia era claramente identificable en la web del GBB y no en la de EGI. Se avergonzarán de ello?

Anónimo dijo...

Existe EGI?