Alkatetzaren oharra
Pasaiako Jarduneko Alkatea Noticias de Gipuzkoako webgunean
Gaur (2007-07-25) hedabide batean jaso dituzten Donostiako alkate Odon Elorzaren adierazpenak direla eta, Pasaiako Alkatetzak honako hau adierazi nahi du:
- Azken mende hauetan Pasaiako udalerriak Donostiako udalerriaren eraso asko eta askotarikoak jasan ditu: hiri handia udalerri txikiaren aurka.
- Halaber, azken hilabete hauetan Donostiako Udaleko ordezkari batzuek begirunerik eza erakutsi dute eta euren eskumenekoak ez diren hainbat gaietan eskua sartu dute: alde bakarreko lurralde-antolamenduak, esaterako, Auditz-Akular eta kirol kaia; gure udalerriari buruzko mozioak (Pasaiako zentral termikoa), etab. Hori da Donostiako udal arduradunen jokamoldea.
Lehenik eta behin, Pasaiako Udalak, Mugen Batzordearen bitartez, egintza horiei eta beste batzuei erantzun orokor, bare, serio eta irmoa emango die; pasaitar guztien oraingo eskubideak eta legozkiekeenak defendatze aldera. Eta azkenik, Donostiako alkateari eskatzen diogu ez dezala Pasaia gutxietsi, eta ez ditzala bere eskumenekoak ez diren lurraldeak antolatu; pasaitarrek erabakitzen eta erabakiko dutelako euren udalerrian zer eta nola antolatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario